Peña La Población 2022-04-09
nær Angostina, País Vasco (España)
Sett 91 ganger, lastet ned 0 ganger
Løypebilder



Turbeskrivelse
Gaurko txangoan Peña de Lapoblación edo lehoi lokartua ezagutzeko aukera eskainiko digu eta tontorrean gazteluaren aurriez gain, ikuspegi eder eta zabaletaz blaitzeko unea izango da. Ipar magaletik buruturiko txangoa, horren ohikoa ez izan arren, apur bat luzeagoa baina berezia benetan. Goiko partean tarte batzuetan tentuz ibili beharra dago, bereziki buruturiko egun batean bezala lokatsa eta elurra aurkitzen bada.
Ibilbidea eta altimetria


Ega ibaiaren aldamenean dagoen aparkaleku eta askaltoki batetara gerturatu beharko gara han kotxea utzi eta ibilbidea hasteko. Marañon Nafarroako herria eta Angostina Arabakoaren artean, bi probintzien arteko muga inguruan dago kokaturik. Errepidea utzi eta zubitxo batetatik ibaiaren bertze ertzera pasa eta han topatuko dugu abiapunturako aparkalekua.
Veipunkter



Bidegurutze 07
Azken igoera kaskarretik mendi-lepo batetara atera eta han Lapoblación herritik datorren bide normalarekin bat egingo dugu. Eskuinetik tontorrera gutxi gelditzen da.


APARKALEKUA
Ega igaro eta aparkalekutxo bat topatuko dugu kotxea utzi eta ibilbideari hasiera emateko.


Regajo de Roñes
Regajo de Roñes gurutzatu behar da eta bertze ertzetik bidexka batetik segi pistara atera arte.

Bidegurutze 05 Ezker
Pista nagusia utzi bertzela beherantz Lapoblacionera doa. Ezkerretik igotzen jarraitu bertze pistatik.


Bidegurutze 06 Eskuin
Mendi-lepotxo batetara iritsi eta eskuinetik abiatzen den bidetik pista utzi beharra dago puntu honetan. Haitzetara zuzenduz.
Du kan legge til en kommentar eller vurdering av denne løypa
Kommentarer